Itxi

Zer da rakugolari bat?

Maider Ibarguren: 'Euskaraz japoniar kultura ezagutarazi nahi dugu'

Rakugolariak Japoniako ahozko tradizioan oinarritutako istorioak kontatzen ditu. Axen Escalada eta Arantzazu Maizekin, Hiromi Yoshida hizkuntzalari japoniarrak erakutsitako rakugoak antzezten dituzte.

Your browser doesn’t support HTML5 audio

Maider Ibargurenek, Axen Escalada eta Arantzazu Maizekin batera, rakugo ikuskizunak eskaintzen ditu Euskal Herrian zehar. Baina nola sortu zen proiektu hori? Maiderrek berak "Faktoria"n kontatu digunez, Hiromi Yoshidari esker izan zen. Hiromi hizkuntzalari japoniarrak urteak daramatza Azpeitira etortzen, eta Euskal Herriak eta euskarak asko eman diotela dio eta hori eskertzeko zerbait egin nahi zuen. Axen duela denbora ezagutu zuen, eta rakugoak antzeztearen ideia azaldu zion, hasieran Axenek hasi zuen proiektua, baina berehala batu zitzaizkion Arantzazu eta Maider.

Maiderrek azaldu digunez, saio xumeak dira, lurrean eserita egiten dituzte, eta rakugo bakoitzak 20 bat minutuko iraupena du, kontaketa horretan egunerokoan gertatutako istoriaren bat kontatzen da era xelebrean, euren ikuskizunetan duela 300 urteko rakugoak antzezten dituzte.

Audioak (1)

Informazio gehiago (2)