Fabian Laespada
'Arduragabekeria'
Podemosek, EAJk eta PPk izandako jarrerak kritikatu ditu irakasleak ostiral honetako irrati-jardunean.
Your browser doesn’t support HTML5 audio
"Bihoa aldez aurretik nire aitortza zindoa politikan aritzen diren guztiei, ustelak kenduta. Itzelezko, eta askotan esker gabeko, lana egiten dute, behar-beharrezkoa dena eta, gainera, bera gabe, oihaneko legean biziko baikinateke". Horren gainetik, ordea, Podemoseko buruzagien "arduragabekeria", EAJren "gezurra" eta PPko "lapurrak" azpimarratu nahi izan ditu Fabian Laespadak 'Faktoria'ko bere zutabean.