Kirola eta lana
'Korrika egitea nire buruari eskaintzen diodan momentua da'
Alazne Mujika korrikalaria eta Deustuko Unibertsitateko dekano-ordea da; emakume polifazetiko baten bizimodua du berak.
Your browser doesn’t support HTML5 audio
Urnietarra den Eva Esnaolak Espainiako 50 kilometroko martxaren errekorra egin zuen pasa den maiatzaren 12an, eta Alazne Mujika minutu bat beranduago iritxi zen. Baina hala ere aurrez zegoen marka hobetu dute biak. Gaur 'Faktoria'n Alazne Mujika egon da, bere kirol diziplinaz eta bere fazeta profesionala azaltzeko. Egunak dena egiteko ematen diola esan digu; entrenamendua goizean goiz eta ondoren unibertsitatera joaten da bere eginkizunak egitera, Deustuko Unibertsitateko Giza eta Gizarte Zientzien fakultateko dekanordearen eginkizunak hain zuzen ere, eta baita irakasle lanak ere.
Duela bederatzi urtetatik dago Alazne Mujika korrikaren munduarekin harremanetan, nahiz eta betidanik egon kirolarekin harremanetan. Beretzako korri egitea momentu intimoa izatea da, berak bere buruari eskeintzen dion denbora baita.
Gainera, bere lana eta pasioa ere bateratzen du. Aurtengo Behobia eta Donostia batzen dituen lasterketan Katrin Switzer egongo da, dorsalarekin maratoi bat bukatu zuen lehen emakumea. Gainera Deusturen izenean korrikaren inguruko ikerketa lanak egin ditu.
Egin berri duen marka hau egiteko bereziki eskertzen dio Eva Esnaolari, kirol berdina partekatzen duen pertsona bat izateaz gain, oso lagunak direlako. Bere familiaren animoak ere beharrezkoak izan dira honaino iristeko.