Alex Arriola, SPRI
'AEBk bereak babesten baditu, guk ere babestu egingo ditugu gure enpresak'
Muga-zergei buruzko 'iragarpen okerrenak bete' direla eta Jaurlaritzak egoera berria 'kezkaz' bizi duela adierazi du SPRIko zuendari nagusiak.
Your browser doesn’t support HTML5 audio
Ameriketako Estatu Batuetako Gobernuak Europako altzairuaren eta aluminioaren gainean agindutako muga-zergak indarrean sartu berritan, 'kezkatuta' mintzatu da, Jaurlaritzaren izenean, Alex Arriola SPRIko zuzendari nagusia 'Faktoria'n. Azaldu du euskal enpresak 'epe luzeko ikuspegiz' ari direla munduan, eta 'motzekoan' ari dela, aldiz, Trump, neurri protekzionistak hartzen.
'Baina gauza bat garbi eduki behar dugu: Estatu Batuek euren enpresek babesten badituzte, guk ere bai!", zehaztu du Arriolak eta neurri horiek Europako Batasunaren eskutik hartu behar direla gaineratu.