Eguneko efemeridea
Gaurko egunez argitaratu zuen Springsteenek 'Born In The U.S.A.' diskoa
1984ko ekainaren 4an kaleratu zuten New Jerseyko artistaren disko garrantzitsueneako bat dena.
Your browser doesn’t support HTML5 audio
Zazpi single, zerrendetako lehen hamar postuetan. Hogeita hamar milioi kopia baino gehiago salduta, munduan. Eta platinozko diskoak, Europan, eta ingeles hiztunak diren estatu nagusietan. Gaur 34 urte atera zen argitara, ‘Born in the USA’ diskoa. Inflexio-puntua, Joseina Etxeberria lankide eta musika adituak ondo dioenez.
'Dancing in the Dark', 'Cover Me', 'I’m on Fire'… Zein baino zein ezagunagoak dira, disko honetako singleak. Baina bat aukeratzekotan, Etxeberriak ez du zalantzarik: 'Born in the USA'' albumari izena ematen dion abestia bera. Nahiz eta, egiari zor, ika-mika batzuk ere piztu zituen kantuak, argitaratu zutenean. Izan ere, Springsteenek kantu kritiko gisa idatzi zuen, baina Ronald Reagan presidenteak goraipamen patriota gisa erabili zuen. Gerora ulertu dute… gehienek, behintzat. Donald Trumpek, ez, antza. Bere hauteskunde kanpainan erabili baitzuen, paradoxikoki.
Springsteenen zazpigarren diskoa da Born in the USA. Honen aurretik argitaratu zuen, Nebraska, album intimista baino, askoz ere komertzialagoa. Bere zale guztiek ez zuten ondo hartu aldaketa, nahiz eta, oro har, oso harrera ona izan zuen.
'Dancing in the Dark' da diskoan soinu komertzialena duen kantua. Dani Federicci, teklatu jolearen eskua, nabaria da bertan, eta ‘Born in the USA’ albumean, oro har.
Springsteenen betiko zaleen, bihotzminak bihotzmin, ezin uka, disko gutxik utzi dutela, Born in the USA albumak adinako arrastoa.