Eguneko efemeridea
Gaurko egunez hil zen Francisco Escudero
2002ko ekainaren 7an hil zen XX. mendeko euskal konpositore handienetako bat.
Your browser doesn’t support HTML5 audio
Francisco Escudero Garcia de Goizueta 1912an jaio zen Zarautzen. Familia oneko semea, Donostiako musika akademian hasi zituen ikasketak etao ondoren Madrilen San Fernandoko arte ederren akademia ezagunean ikasi zuen, baita Parisen ere. 1937an Arte Ederren Espainiako saria eskuratu zuen, 'Trio Bukolikoa'gatik.
Gerra zibilaren garaian Parisen bizi izan zen baina 1945ean Euskal Herrira itzuli zen, Bilboko Koralaren zuzendari izentatuta. 48an Donostiara itzulera, musika kontserbatorioan konposizio eta harmonia katedra eskuratu zuen, hain zuzen, bere irakasle izandakoa ordezkatu zuen postu horretan. Eta garai hartan poema sinfonikoak deituak egiteari ekin zion.
1960an Donostia Hiriko Banda sortu zuen eta euskal jatorriko 'Zigor' opera sortu zuen. Euskaraz ez jakin arren, sustraitik sentitzen zen euskalduna, Euskadi Irratian 2012an Escudero konpositorearen Jaione ilobak esan zigunez. Izan ere, Escuderoren lana behar bezala ez dela baloratu uste duenak asko dira.
Kontserbatorioko zuzendari ere izan zen Escudero eta bere ikasle izanak dira Alberto Iglesias edo Angel Ilarramendi besteak beste. Sentimentua hori izan da Jaione Escuderok dioenez osabaka erakutsiko zien aspekuetako bat.
Sentimentuak aipatuta, 1987an Bilboko koral elkartearen enkarguz egin zuen 'Gernika' operan nabarmen ageri da suntsiketa harekiko Escudeoren sentimentua.
Sentimentuak maisutasunez azaldu zituena, duela 16 urte hil zen Francisco Escudero gaur gogoan….