Kargatzen...
Itxi

Aingeru Epaltza

'Amuak'

Nafarroako PPren ordezkari Ana Beltranek euskararen kontra esandakoak eta hari erantzunez esan diren ergelkeri eta arriskuei buruz aritu da idazlea

Your browser doesn’t support HTML5 audio

Ana Beltran PPko ordezkariak errepide seinaleei buruz egindako adierazpenak "beltrankeriatzat" jo ditu Aingeru Epaltzak 'Faktoria'n. 'Halaxe geldituko zen eman dioten erantzunen artean batek jaulki ez balio: Ea autobus bat harrapatzen zaituen zapaltzaile halakoa. Ergatiboaren ahanztura ez da esaldiaren bekaturik handiena. Beltranek, atzo, heriotza mehatxuak salatu zituen eta poliziara joko du, nonbait. Entzutegi Nazionalean aurkituko du kasu eginen dion epaileren bat. Emaitza, hauspoa terrorismorik gabeko politika antiterrostitarentzat eta publizitatea bere azkenetan dagoen erdipurdiko politikari batentzat. Zer erraz, zer xalo, zer ergel egiten diegun kosk botatzen dizkiguten amuei', esan du idazleak.

Audioak (1)

Informazio gehiago (2)