Arts & Science
Eneko Axpe: 'Ordenagailu batean txakurraren burmuin bat egiten ari dira'
Txakurren zaunkak ingelesera itzuliko dituen teknologia garatzen ari dira AEBetan.
Your browser doesn’t support HTML5 audio
Gaurko 'Faktoria' saioan, Eneko Axpe Maisha fisikariak galdera hau jarri digu mahai gainean: posible izango ote da etorkizunean gure txakurrarekin hitz egitea? Eta erantzuna baiezkoa da, AEBtako zenbait unibertsitatetan egiten ari diren ikerketak ikusita.
Jakina da konexio handia egoten dela jabearen eta txakurraren artean. Jabeak badaki nola sentitzen den txakurra, eta alderantziz ere berdin gertatzen da. Badago nolabaiteko komunikazio bat. Teknologiak, baina, lagun dezake komunikazio hori harago eramaten? Bada, Adimen Artifiziala esker, ematen du gero eta gertuago gaudela. Arizonako Unibertsitatean, esaterako, txakurren zaunkak ingelesera itzultzeko algoritmo bat ari dira garatzen. Washingtoneko Unibertsitatean ere txakurren jarrera aurresateko eta interpretatzeko Adimen Artifiziala erabili dute. Esaterako, txakurrak eskumara begiratzen badu, ezkerreko hanka mugitzen duela ikusten badugu, jokabide hori ordenagailu bidez nola aurresan daitekeen ari dira aztertzen. Beste era batera esanda, 'ordenagailu batean txakurraren burmuin bat egiten ari dira'. Entzun hemen osorik!