Angel Oiarbide
'Herri batentzat, frakasorik handiena geldirik egotea da'
GDEko bozeramaileak dio bost urteko lanaren emaitza ikusi zela atzo.
Your browser doesn’t support HTML5 audio
Angel Oiarbide Gure Esku Dago dinamikako bozeramailea elkarrizketatu dugu 'Faktoria'n giza katearen biharamunean. Eurena epe luzeko lana dela azpimarratu du eta beste kultura demokratiko bat sustatzeko bidean jarraituko dutela. 'Frakasorik ez dago, frakasorik handiena herri batentzat da geldi egotea', nabarmendu du. Ekitaldi handien aparretik harantzago, herrietan sortzen ari diren dinamikak azpimarratu ditu.
Oiarbidek uste du bost urteko lanaren emaitza erakutsi zuela atzoko giza kateak eta 'herritarrak eta politikarien arteko tartea estutu' egin dela. Ziklo berri bat irekitzeko atarian gaudela uste du eledunak, eta 'espazio zabal eta transbersaletan' oinarritu behar dela. 'Herri honetan erabakitzeko eskubideak sentsibilizazio guztien topagune izan behar du', iritzi dio.
GED dinamikara gero eta kolore gehiago biltzen ari direla onartu du eta, konfiantza gune berriak sortzen ari direla. Onartu du, halere ere, PP eta PSEk oraindik hartu ere ez dituela egin, 'erabakitzeko eskubideak sentsibilitate guztien topagune izan behar duen arren". Eta parean jarri duten harresi hori ere bota nahiko lukete atzoko giza kateko sustatzaileak.