Maite Lopez eta Amaia Gil
Maskoten errautsentzako loreontziak, negozio-iturri
Mondragon Unibertsitateko LEINN graduko bi ikasle gazteren ekimenaren bidez maskoten errautsei erabilpen sentimentala ematen zaie. Norberaren etxean, loreontzian gordetzen dira maskotaren errautsak.
Your browser doesn’t support HTML5 audio
Maite Lopez eta Amaia Gil Mondragon Unibertsitateko LEINN graduko bi ikasle gazte dira. Maskoten errautsentzako loreontziak negozio-iturri izan daitezkela erakutsi dute ikasketetako ekintzailetza eta berrkuntza-proiektuan. Errausketa-labetik maskotaren errautsak jaso eta kristalezko ontzitxo batean sartuta barneratuko ditugu bi gazte horiek eskaintzen dituzten loreontzi biodegradagarrietan. 30-40 euroan saltzen dituzte. 'Faktoria'n izan ditugu biak.
Honako hauek aurkituko ditugu maskoten errautsentzako loreontzietan: loreontzia bera, harriez betetako poltsatxoa, lurrez betetako poltsatxoa, kristalezko ontzitxoa, lurra eta harriak nahasteko palatxoak eta kroton, poto edota drakaena landare-espezie ederretako baten aldaxkak. Informazio gehiago nahi izanez gero, jo helbide honetara: www.viepet.com.