San Fermin animalista
'Prest al dago Iruñea zezenketei buruzko eztabaidari heltzeko?'
LiberaAbere mugimendu antiespezista eta Iruñea Antitaurinoa elkartea sentsibilizazio lana egiten ari dira azken urteotan. Antitaurinoek ez bezala, ordea, LiberaAberek entzierroa desagerrarazi nahi du.
Your browser doesn’t support HTML5 audio
Joan den astean Animalien Askapenerako Mugimenduak entzierroko egituraren kontrako sabotaja egin ondoren, Iruñea zezenketei buruzko eztabaidari ekiteko prest ote dagoen galdetu du gaur 'Faktoria'k.
LiberaAbereko Aitziber Eugik eta Iruñea antitaurinoko Iban Agerrik azaldu dute euren erakundeetatik sentsibilizazio lana egiten ari direla azken urteotan, baina bi elkarteak helburu diferenteekin. Antiaturinoek zezen-plaza "hustu" egin nahi dute eta sanferminetan eguzkipean eseritzen diren peñei zuzendu diete euren mezua. LiberaAberekoek, aldiz, zezenketak ez ezik, entzierroak ere desagertarazi egin nahi dituzte.