Kargatzen...
Itxi

D bitamina eskasia

'Azken 15 urteetako D bitamina kopuru handiena saltzen ari gara'

Aitziber Saiz, Bizkaiko botikarien elkarteko kidea, botikaria eta nutrizionista.

Your browser doesn’t support HTML5 audio

Hainbat familia medikuk eta Bizkaia eta Gipuzkoako botikarien elkarteek baieztatu digute datua: azken urteetako D bitamina kopuru handiena saltzen ari dira. 'Azken 15 urteetako handiena' dela esan digu 'Faktoria'n Aitziber Saiz Bizkaiko Botikarien Elkarteko kideak.

Negu eta udaberri euritsuak eta bereziki eguzki faltak D bitaminaren salmenta handitu duela uste dute profesional askok. Botiken bitartez hartu liteke baina, baita arrai urdina (izokina, antxoa, hegaluzea) eta esnekietatik hartu liteke.

D bitaminaren eskasia edo falta duenak, nekea, zorabioak eta energia falta sentitzen du.

Audioak (1)

Informazio gehiago (2)