Rosa Martín-Sabarís
'Ilusio zaharrak'
Selektibitateko emaitzak jasotzeko zain dauden ikasleen idatzietan oinarrituta osatu du zutabea Rosa Martín-Sabarís irakasleak.
Your browser doesn’t support HTML5 audio
'Zahartzaroan edo erretiro egunean, ez ote gara ohartuko benetan maite dugun bizimodua gaztaroan irudikatu genuela dela? eta ez, izan duguna?' Bernardo Atxagak “Nora joan dira ilusio zaharrak” testuan idatzi zuen eta unibertsitatera sartzeko hautaproba egin duten Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako 11.000 ikaslek aztertu behar izan duten testua da.
Rosa Martín Sabarís ikasleen testuak zuzentzen aritu da asteburuan, eta 18 urteko gazteen argazkia atera du 'Faktoria'n: "gehienek gaztaroa ilusioz beteriko garai gisa ikusten dute baina, 50, 60 eta 80 urterekin ilusioak itzali egiten direla". Nolabaiteko "determinismo ezkorra" sumatu die gazteei, ilusioa deuseztea denbora kontua balitz bezala. "Ez dute Bauman filosofoa irakurri, baina ondo dakite dena iheskorra dela, amodioa, harremanak, lana. Gizarte likidoa, ilusioa iragankorra."