Kargatzen...
Itxi

Ile eta bizarrerako modak

Gizonezkoentzako ile-apaindegiak eta bizartegiak susperraldian ditugu

Gizonezkoentzako ile- eta bizar-mozteaz asko dakiten hiru ile-apaintzaile elkartu, eta beren ogibideaz eta aurtengo udaberri-udarako joeren gainean solasalditxoa egin dugu Faktorian.

Your browser doesn’t support HTML5 audio

Beharbada ez zineten konturatuko, baina gizonezkoentzako ile-apaindegiak eta bizartegiak susperraldian ditugu, geroz eta horrelako negozio gehiago ari dira zabaltzen. Langintza horretan eskarmentu handia duten hiru ile-apaintzailerekin ogibideaz eta aurtengo udaberri-udarako gizonezkoentzako orrazkeretarako eta bizarrerako joeren inguruan solasaldia egin dugu 'Faktoria'n.

Andoaingo Bitoria ile-apaindegiko Jose Mari Bitoriak, Usansoloko Leire ile-apaindegiko Leire Ordeñanak eta Elizondoko Jaimerena Anaiak ile-apaindegiko Mikel Jaimerenak beren ogibidearen sekretu asko kontatu dizkigute. Adierazi digutenez, oro har, Euskal Herriko gizonezkoak ez dira batere ausartak ilerako eta bizarrerako modan; gehienbat, mozketa klasikoak eskatzen dituzte ile-apaindegietan.

Audioak (1)

Informazio gehiago (2)