Itxi

Xabier Azkargorta

'Espainiako giro politiko nahasiaren isla da Lopetegiren kaleratzea'

Munduko futbol txapelketa hasiko den egunean, Xabier Azkargorta entrenatzaileak Errusiako lehiaz aritu zaigu, biata Julen Lopetegiren inguruko zalapartaz ere.

Your browser doesn’t support HTML5 audio

Munduko fultbol selekzio onenen arteko lehiaketa hasiko da. Errusian jokatuko diren partidak miloika ikusi bilduko dituzte telebista eta irratiaren beste aldean, norgehiagoketan nor gailenduko den ikusteko irrikaz. Ikusle horietako bat, Xabier Azkargorta futbol entrenatzaile profesionala izango da, eta 'Faktoria'n harekin hitz egin dugu. Bolivia 1994. urtean munduko koparako sailkatzea lortu zuen Azkargortak eta boliviarrek ez dute ahazten: "gurasoek oraindik kalean gelditu eta seme alabei kontatzen diete, nik mundialera eraman nituena baina, nik erantzuten diet nik lagundu egin niela".

Julen Lopetegiren kaleratzeak pare-parean harrapatu du Azkargorta. Lopetegi gertuko du eta argi du, bere eskutan balego, berak ez zukeen asteasuarra kanporatuko eta gehiago esan du: "aspaldian Espainian bizi den moduan, zentsura, iruzurra, PP lehen orain PSOE, nik uste dut azalpena dela ze giro dagoen une honetan Espainian". Beste hitzetan esan da, Espainian dagoen giro nahasiak, eragina izan duela Julen Lopetegiren kaleratzean.

Munduko txapelketaz galdetuta, Azkargortak Brasil du faboritotzat eta kontuan hartzeko taldeen artean, Belgika gertutik zaindu beharko dugula kontatu digu Faktorian.

 

Audioak (1)

Informazio gehiago (2)