Itxi

Joxe Mari Aizega

'50 onenen artean gure jatetxeek duten maila hobetzea espero dugu'

Gure gastronomiaren garrantziaren erakusle da aste honetako topaketa, Basque Culinary Centerreko zuzendariaren arabera.

Your browser doesn’t support HTML5 audio

Festa handiaren aurreko eguna dute Euskal Herrian dauden gastronomia sektoreko gonbidatuek. Nazioartetik 1.000 bisitari inguru etorri dira, bihar Bilboko Euskalduna Jauregian egitekoa den ekitaldira. Bihar jakingo dugu aditu horiek zein 50 jatetxe sartzen dituzten munduko jatetxerik onenen zerrendan. Eta bide batez, Euskal Herriko jatetxeek gastronomiaren top zerrendan gaur egun dituzten postuei eutsiko ote dieten: Gaur egun, Axpeko Etxebarri munduko seigarren postuan dago, Errenteriako Mugaritz bederatzigarrenean eta Arzak 30.ean. 'Ez da zerrenda soil bat. Badauka garrantzia. Mundu mailako interesa konzentratzen du, bezeroak ekartzen ditu eta hemengo jatetxeak maila horri eustea ondo legoke. Hobetzea ere espero dugu', adierazi du Joxe Mari Aizega Basque Culinary Centerreko zuzendari nagusiak, 'Faktoria'n egindako elkarrizketa nagusian.

 

 

Audioak (1)

Informazio gehiago (2)