ARRATOIAK
'Arratoi izurritea ezin da erradikatu'
Natalia Etxarri albaitaria Donostiako Udaleko langilea da. Berak azaldu digu zein den gure hiri eta herrietako egoera eta zein metodo darabilten animalia hauen kontrolerako.
Your browser doesn’t support HTML5 audio
Parisen arratoiak izugarri ugaldu dira azken urteetan. Hamazazpigarren barrutian webgune bat jarri dute martxan, herritarrek arratoiak egon daitezkeen lekuak markatu ditzaten.
Gure kaleetan ere badira arratoiak; dena den, zaila da jakitea zenbat arratoi dauden gure artean. Ikerketa batzuek diote arratoi bana dagoela herritar bakoitzeko. Natalia Etxarri albaitaria Donostiako Udaleko langilea da. Berak azaldu digu 'Faktoria'n zein den gure hiri eta herrietako egoera eta zein metodo darabilten animalia hauen kontrolerako.
Hain populazio handia izaki, Etxarrik azaldu digu ezin direla arratoiak erradikatu. Hori horrela, izurritearen kontrolean oinarritzen dela euren lana. Horretarako, estoldetan ondo lotuta jartzen dute pozoia, beste edozein animaliak hartu ez dezan.
Bitxikeria ugari ere kontatu dizkigu Etxarrik. Marea biziko egunetan estoldak urez bete eta azalera irteten dira arratoiak.