Aingeru Epaltza
'Justizia poetikoa'
ETAko presoen hurbilketaz, Grande-Marlaska ministroaz eta haren kontra Espainiako eskuina prestatzen ari den kanpainaz aritu da idazlea
Your browser doesn’t support HTML5 audio
ETAko presoen hurbilketaz eta barne ministro berriaz aritu da Aingeru Epaltza 'Faktoria'ko irrati-urteko azken zutabean: 'Maite izan duten batzuek guttiago maiteko dute hemendik aurrera epaile ohia. Txalogileak etsai izanen ditu luze gabe. Atzo berean,biktimen elkarteak eta aldra mediatikoa beren suminaren aldarria egiten hasiak ziren lau haizetara. Eta zalaparta hori ez da aise isilduko. Uda hemen dugu. Oporrak berehala heldu dira, eta PP arrunt lanpeturik dabil, labirintoan, bere burua topatu nahirik. Heldu den udazkenean, ordea, giroa berotu eginen da Espainia aldean presoen kontura. Grande-Marlaskaren buruko minetariko bat hortik etorriko da seguru. Ez dakit justizia poetikoa izanen den, edo, bertzerik gabe, biziaren paradoxa bitxietariko bat'