Kargatzen...
Itxi

Virgina Imaz

Virginia Imaz: 'Feminista deitzen zidaten irain gisara'

Virgina Imaz clowna da eta genero kontuak lantzen ditu bere emankizunetan. Egiten duen lan hori goraipatzeko Emakundek 2017ko berdintasunerako Emakunde saria eman dio.

Your browser doesn’t support HTML5 audio

Virgina Imaz 1979. urtean hasi zen clown munduan Oihulari taldearekin. Hamar urte geroago pailazo profesionala izatea lortu zuen eta beste hamar urte ondoren 'Cirque du Soleil' edo 'Eguzkiaren Zirkuan' ibili zen. Emankizun honetan lehen euskalduna izan zen, eta munduko lehen emakume klowna. 2017ko berdintasunerako Emakunde saria eman berri diote eta bere klown esperientziaz hitz egitera etorri da 'Faktoria'ra.

Bere ikuskizunetan genero kontuak lantzen ditu eta aitortu digu hasieran jakin gabe egiten zuela aldarria. Behin feminismoaren teoria ulertu zuenen zer egiten ari zen ulertu zuen. Hasiera gogorra izan zuen, baina bere iritziz denak bi alde ditu; ona eta txarra. Oso zaila egin zitzaion ez zuelako erreferentziarik eta jorratzen zuen gaia dela eta, ez zioten kontratatzen. Feminista irain gisa deitzen zioten. Baina, bestalde, emakumeek salbatu zutela kontatu du, eurek zirelako interesa jartzen zutenak bere ikuskizunari.

Gaur egun jarrera horiek gutxitu egin dira, baina arazoa jende gazteen artean ikusten du, azken inkestetan gazteen arteko kontrola eta biolentzia gorantz egin duelako. Hala ere irtenbidea heziketan dagoela argitu digu.

Gaur egun data zehatzetan deitzen diote batez ere, eta horregatik nahiko luke hilabetero martxoak 8 bat egotea, Urtean ez dagoelako egun bakarra genero berdintasuna bultzatzeko.

Orain ‘Incomunicando’ obran dabil lanean eta gizon eta emakumeen artean komunikazio faltaren inguruan dihardu. Komunikazioaren garaian bizi garen honetan inoiz baino inkomunikatuagoak daudela ikusten baitu.

Virginiak denei animatzen gaitu sudur gorria metaforikoki jartzea. Umorea gizakiaren ezaugarri bat delako eta denok landu beharreko zerbait delako.

Audioak (1)

Informazio gehiago (2)