Itxi

Patxi Vila txirrindularia

'Txirrindularien istripuen kontuan, muga jo dugu'

Patxi Vila txirrindulari profesional ohia eta Alemaniako BORA taldeko zuzendariak Leonen auto batek harrapatuta hil diren bi txirrindularien kasuaz iritzia utzi digu.

Your browser doesn’t support HTML5 audio

Txirrindulari profesional gisa baino gehiago, aita txirrindulari zale moduan hitz egin du 'Faktoria'n Patxi Vilak. Hausnarketa sakona eskatu du hiru aldeetan: txirrindularien artean, ibilgailuak gidatzen dituzten artean eta erakunde publikoetan. "Gizarte bezala ibilgailu gutxi eta bizikleten erabilera apostua egin behar dela" benetan sinisten bada, neurriak hartu behar direla uste du. Patxi Vilaren iritziz, "txirrindularien istripuen kontuan, muga jo" dugulako.

Zer hobetu asko ikusten du: txirrindulariei dagokienean, "ibilgailuen gidatzen unea erraztu litekeelako", erakundeen esparruan "errepideak ez dira askotan bizikletentzat egokiak" eta auto gidariei eskari zuzena egin die: "pazientzia. Bi minutu galdu ditzakete txirrindulari tropel bat behar bezala aurreratzean" baina, merezi du, Vilaren iritziz.

 

Audioak (1)

Informazio gehiago (2)