Itxi

Joseba Asiron Faktorian

Joseba Asiron: 'Ez zegoen beste aukerarik'

Aranzadi eta I-Ek aldaketa gelditu dutela eta konfidantza galduta dagoela adierazi du Iruñeko alkateak. Hala ere, beharrezko jo du eurekiko lankidetza aldaketa politikoak aurrera egin dezan.

Your browser doesn’t support HTML5 audio

San Ferninen atariko elkarrizketan, Iruñeko udal-gobernuaren krisiaz mintzatu da Joseba Asiron alkatea Euskadi Irratiko 'Faktoria'n. Aranzadi eta Izquierda-Ezkerra gobernu taldetik kanporatzea baino beste aukerarik ez zegoela adierazi du, konfidantza galduta zegoelako.

Bi indar horiek aldaketarako balazta izan direla ere adierazi du Asironek, baina hala ere,  Iruñeko herritarren aniztasuna aintzat hartuta, beharrezkotzat jo du eurekiko lankidetza.

Bestetik, txupinazoaren unean Iruñeko udaletan ikurriña ikusiko dela aurreratu du alkateak. Gainera, San Ferminak pertsona guztiak seguru sentitzen diren jaiak izatea espero du, baita populazioaren erdia diren emakumeak ere.

Audioak (1)

Informazio gehiago (2)