ASTEAZKENEAN
Gizarte ideala, surfa eta apustu historikoak 'Faktoria' saioan
EITB.EUS
Nerea Martinez aktualitateari buruz arituko da, eta ondoren, Paco Sodupe Telesforo Monzonen inguruan.
Egunero bezala, albistegiak emango dio hasiera 'Faktoria' saioari. 08:30 aldera. Nerea Martinez, 'Martxoak 3' biktimen elkarteko ordezkaria, aktualitateari buruz arituko da solasean, eta ondoren, Paco Sodupe Telesforo Monzonen inguruan mintzatuko da. Telesforo Monzonek XX. Mendeko euskal politikagintzan utzitako arrastoaz arituko da euskal ikasketen doktorea, izan ere, 'Telesforo Monzon: aristokrata abertzalea' biografia kaleratu berri du Sodupek.
09:00etan, Xenki Berho eta Jon Cadierno izango dira gizarte idealaren inguruan hizketan. Ondoren, Txaro Marañonek itsasoan sortzen diren zaborren gaiari helduko dio. Gero, egunero bezala, Maddi Castrok 'Blai' saioaren aurrerapena ekarriko du.
10:00etan, sanferminen berri emango du Iñaki Elortzak. Sanferminetatik kirol mundura sartuko gara, olatu artera bereziki. Izan ere, Iñigo Gaiton surfaren inguruan hizketan entzuteko aukera ere izago dugu. Ondoren, Jose Antonio Azpiazu kolaboratzailea apustu historikoez mintzatuko da.
11:00etan, Euken Ostolazak musika klasikoz jantziko du saioa. Unai Arrietak eta Eneko Lanbeak ere kirolari helduko diote gero. Bikoteak, gizonezkoak gimnasia erritmikoan nola moldatzen diren aztertuko du.
Azkenik, betiko moduan, lehiaketa eta bermutaren tartea izango da.
07:00etatik 12:00etara izango da martxan 'Faktoria' saioa. Ez galdu!