Itxi

OSTIRALEAN

Txakurren negozioak, armen salmenta eta asteko soinu banda 'Faktoria' saioan

EITB.EUS

Gainera, 'Mugak zabalduz' karabanaren berri emango dute Gorka Ascorbebeitiak eta Iñigo Cabiecesek.

Joseina Etxeberria.

Egunero bezala, albistegiak emango dio hasiera 'Faktoria' saioari, 08:30 aldera. Italiako politika xenofoboa salatzeko Gasteiztik abiatuko den 'Mugak Zabalduz' karabanaren berri jasoko dute 'Faktoria' saioan. Ekimen hori eta eguneko aktualitateari lotutako albisteak aztertuko dituzte Gorka Ascorbebeitia eta Iñigo Cabieces solaskideen eskutik.

09:00etan, Aizea autobusen greba izango dute hizpide. Gero, 'Faktoria' saioak atal berezia eskainiko die txakurren munduko negozioei, eta txakurren hainbat negozio desberdin dituzten pertsonekin hitz egingo dugu: Belfos y Trufas txakurrentzako tabernako Chasua Nuñezekin, txakurren argazki-albumak egiten dituen Maider Sierrarekin eta txakur zaindaria den Araitz Gartziarekin, besteak beste. Ondoren, nazioartera egingo dugu jauzi, eta Juanjo San Miguelek eta Eneko Gerrikabeitiak armen salmentaz arituko dira. Beti bezala, Maddi Castrok 'Blai' saioaren aurrerapena ekarriko du 10:00ak jo aurretik.

10:00etan, sanferminen berri emango du Iñaki Elortzak, eta, gero, Maitane Ormazabalek espazioa antolatzearen inguruan hitz egingo du. Ondoren, Ana Rodriguez Tabakalerako kultura arduradunak UD-HA ekintzen berri emango digu (Tabakalerako udako programazioa).

11:00etan, Joseina Etxeberriak asteko soinu banda ekarriko digu saiora, eta Amaia Artetxek Basobideak garbitzen atala eskainiko digu.

Azkenik, betiko moduan, lehiaketaren eta bermutaren tartea izango da.

07:00etatik 12:00etara izango da martxan 'Faktoria' saioa. Ez galdu!

Informazio gehiago (2)