Itxi

Surfa

Leire Garmendiaren 'Glassy' dokumentala, matxismoaren ondorioak surfean

Leire Garmendiak 'Glassy' dokumentala aukeztuko du uztailaren 17an Shelter tabernan, Zarautzen.

Your browser doesn’t support HTML5 audio

Leire Garmendia bost urtez aritu da ikus-entzunezkoak ikasten Madrilen. Gradu bukaerako lana egiteko olatu artera murgildu da, izan ere, lau hilabetez aritu da Glassy izeneko dokumentala egiten. Bere txikitako pasioa ardatz, Leirek 7 emakume surflarien testigantzak bildu ditu. Surfaren munduan emakumearen presentziaren garapena eta egungo egoera aztertzea izan ditu oinarri, izan ere, gainerako kiroletan bezala, surfean ere matxismoaren ondorioak nabarmenak izan dira. Dokumentala grabatzeko orduan ez duela arazorik izan azpimarratu du, elkarrizketatutako emakume guztiak oso prest agertu dira dokumentalean hitz egiteko.

Dokumentala bihar, 22:30ean, Zarautzeko Sehlter tabernan izango da ikusgai, eta larunbatean Gijonen. Bere asmoa, dokumentala aurkezteko tour bat antolatzea da, sare sozialetan emango du estreinaldien berri.

Audioak (1)

Informazio gehiago (2)