Musika
Hondarribiko Psilocybe musika elkarteak 25 urte bete ditu
Ortzi Alonso eta Iker Alzaga Psilocybeko kideek elkartearen hastapenak, asmoak eta filosofia azaldu dizkigute.
Your browser doesn’t support HTML5 audio
Euskal herri mailan ezaguna diren hainbat musika talde ezagun aritu dira Psilocybe-n. Egun, mende laurden bete ditu Psilocybe musika elkarteak. Ospatzeko, hainbat ekitaldi antolatu dituzte udarako. Ortzi Alonso eta Iker Alzagak elkartearen hastapenak, asmoak eta filosofia azaldu dizkigute gaurko saioan.
Musika mota desberdinen erakusleihoa da Psilocybe, publiko guztiarentzat irekita dagoen espazioa da baina ardura batzuk hartu behar direla azpimarratzen dute bi kideek, izan ere, elkarlana funtsezkoa baita.
25. urteurren honetan, hainbat ekintza egin dituzte jada, tartean, bideoklip bat, garagardoa edota bestelako jantziak 'Psilocybe 25 urte lohian' lelopean.