Laura Garrido
'Batasuna eta integrazioa posible ikusten ditut oraindik'
Autogobernu ponentzian EAJ eta EH Bilduk adostutako ituna 'inoiz ikusi dugun proposamen nazionalista erradikalena' dela iritzi dio legebiltzarkide popularrak.
Your browser doesn’t support HTML5 audio
Alderdi Popularra alderdi indartsua, ibilbide luzekoa eta egoera zailetatik pasatutakoa dela gogoratu du gaur Laura Garrido legebiltzarkideak eta, beraz, "ez dela zatiketa ulertzen". Hori kontutan hartuta, bihar hasiko den kongresuan "batasuna eta integrazioa posible ikusten" dituela azpimarratu du. Garrido, konpromisarioa eta bozketa mahai bateko presidentea izango da batzarrean, eta Soraya Saenz de Santamariaren aldeko botoa emango du. Berak uste du, gainera, berak bezala, gehienek emango dutela Espainiako presidente-orde ohiaren aldeko botoa.
Espainiako politikaz bezala, Euskadikoaz ere mintzatu da legebiltzarkide popularra. Autogebernu ponentziaz esan du ez duela bere helburua bete eta EAJk eta EH Bilduk hitzartutakoa "inoiz ikusi dugun proposamen nazionalista erradikalena" dela. EAJk eta EH Bilduk, "eskutik helduta" eta "Kataluiniako bidetik, argi eta garbi," ezegonkortasuna baino ez dutela ekarriko iritzi dio.