Itxi

Agus Hernan

'Presoen auziari buruzko lehen pedalkadak dira ikusten hasi garenak'

Epe motzean emaitza ikusgarririk ez dela izango ohartarazi du, baina 'poliki-poliki' hurbilketari buruzko urratsak egingo direla, gradu aldaketa edota lekualdaketa, esaterako.

Your browser doesn’t support HTML5 audio

'Presoen auzian, orain arte, bizikleta estatiko baten gainean ari ginen, aurrerapenik gabe. Eta orain esan liteke lehenengo pedalkadan gaudela', esan du Agus Hernan Foro Sozialeko koordinatzaileak, baikor, Marta Igarriz presoaren gradu aldaketa eskaria onartu dela jakin biharamonean. Hernanek 'Faktoria'n azaldu du, erabakia bezain inportantea dela epaileak eman dituen argudioak, 'lehen aldiz, fotokopietako argudietatik kanpo, argudio normalak gehitu baititu idatzian'.

Granadatik mintzatu da gizarte Foroko koordinatzailea, Alboloteko espetxean elkartu baitzen EPPKko bi ordezkariekin joan den larunbatan. Hernanek jakinarazi du, presoek eurek lehentasunezkotzat jo dituztela gradu aldaketak, hortik aurrerako urratsak eman ahal izateko ezinbesteko baldintza direlako. Hernanek ohartarazi du, nolanahi ere, 'inork ez dituela emaitza ikusgarriak espero behar hemendik aurrera'. Aurreratu duenez, kartzela aukeratu edo kartzelan lan egiteko eskari-onarpenak izango dira hemendik aurrera ikusiko direnak. 'Eta poliki-poliki, presoen hurbilketa ere bai', esan du.

Adierazi du, trukerik gabeko eskari autokritikoak direla presoak egin dituztenak. Hernanek dio, urrats hauek espetxe politikari buruzko plan oso bat diseinatu behar dela, eta diseinu horren barruan, bergizarteratzeaz duten ikuspegiari buruzko ekarpena egitea eskatzen dutela presoek.

 

Audioak (1)

Informazio gehiago (2)