Itxi

Medikuen sindikatua

'Guk egindako azaleko azterketa bera egin du Osasun sailak. Ez du sakondu'

Mabel Artziniegak ez nahiko jo du Darponen sailak ustezko filtrazioen gainean egindako jarraipena eta ikerketa sakonagoa aldarrikatu du. Datozen egunotan, espediente gehiago zabalduko direla uste du.

Your browser doesn’t support HTML5 audio

Euskadiko Medikuen Sindikatuarentzat ez dira nahiko izan Jon Darpon Osasun sailburuak, Osakidetzako Lan Eskaintza Publikoetan salatutako irregulartasunei buruz eman dituen azalpenak. Mabel Artziniega sindikatuko bozeramaleak Euskadi Irratiako 'Faktoria'n esan digunez, beraiek filtrazioak non eta zenbat gertatu ziren azaltzea espero zuten, eta horren ordez, ikerketa estadistiko soila egin dute: 'Ikerketa azalekoa izan da, ez dute asko sakondu, egin dutena da ikerketa estadistikoa, guk egin espezialistarik gabe egin genuena bezalakoa'.

Jada 19 mediku-espezialitateko azterketak daude susmopean eta Artziniegak jakinarazi du, asteburu honetarako espero direnez emaitza denak, espediente gehiago zabal litezkeela datozen egunetan. Ikerketa bide guztiak babestuko dituztela azpimarratu du eta, Legebiltzarreko batzordeak horretarako balio badu, ongi etorria izango dela gehitu.

Filtrazioaren arriskurik ez gertatzeko azterketa eredua aldatzea proposatu du Medikuen Sindikatuko bozeramaleak. Aurkeztuko diren pertsona guztientzat aztergaien zerrenda itxia prestatzea izango litzateke konponbidea, denen eskura jartzea, eta ondoren esperientziari garrantzia ematea.

 

Audioak (1)

Informazio gehiago (2)