Itxi

Arantxa Tapia

'Txatarrak jarduera dakarkio Pasaiari, baina kontrola zorroztu behar da'

Arantxa Tapia sailburuak berretsi du, edonola ere, portuan gaur egun egiten den kudeaketak babes neurri guztiak betetzen dituela.

Your browser doesn’t support HTML5 audio

Arantxa Tapia Garapen Ekonomiko eta Azpiegitura sailburua bat etorri da, ostegun honetan, Pasaia eta Lezoko herritarren artean zabaldu zen kezkarekin eta "zerbait gehiago" egitearen alde mintzatu da gaur Faktorian: "Oso ondo neurtuta aritu behar dugu, pentsatuz txatarrak aktibitatea ere ematen diola portuari eta ahalik eta ondoen kudeatu behar dela. Ez da txatarra jarri edo ez jarri, baizik eta jartzen denaren gaineko kontrola zorroztea". Edonola ere, gaur egun Pasaiako portura iristen den txatarraren kudeaketak indarrean diren neurri eta babes guztiak betetzen dituela azpimarratu du.

Beste kudeaketa bat egiteko aukera gehiago izango lukete, esan duenez, portuaren gaineko eskumena Jaurlaritzak izango balu. Tapiak esperantza agertu du Espainiako gobernuak altxatuko duela portuak duen interes orokorreko izendapena eta tranferentzia onartuko duela azkenean. "Zailtasunak ikusten dizkio Madrilgo Gobernuak, baina ez du aterik itxi", esan du.

Gidaridun autoen lizentziak

Konpetentzia osoa aldarrikatu du, baita ere, gidaridun autoen lizentzien gainean ere. Lizentzia horien kudeaketa eskaini die Jose Luis Abalos sustapen ministroak erkidegoei. Tapiak esan du, ordea, zehaztapenik ez dutela batere eman Madrildik. "Une honetan gehiago dira galderak, erantzunak baino", esan du.

Tapiak gogoratu du lege organiko bat betetzea baino ez dela transferentziak Jaurlaritzaren esku uztea eta, alde horretatik, Pedro Sanchezen gobernuaren egonkortasunaren esparrutik atera egin beharra daudela transferentziak. "Jarrera bat badu Madrilek konpetentzia guztiak aztertzeko. Baina 40 ondoren, 30etik gora dira Euskadira etorri behar duten eskumenak eta egun batetik bestera ez da egingo. Baina badut esperantza gutxienez, oso argiak diren batzuk ekarri ahal izatea", erantsi du. Tapia, nolanahi ere, Sanchezen gobernuaren jarraikortasunaren alde mintzatu da: "Ez da egokia herri bat egonkortasunetik at egitea. Interesgarria litzateke gobernu honek bere ibilbidea izatea eta ez beti hauteskundeen atarian egotea".

 

 

Audioak (1)

Informazio gehiago (2)