Abuztuaren 7an
Elkanoren lehorreratzea protagonista, astearteko 'Faktoria' saioan
Euskadi Irratia
Musikatzeko istorioak ere egongo dira entzungai, Gorka Hermosaren eskutik, eta Zarautzera joango dira, toldoez hitz egitea xede.
Elkanoren lehorreratzea izango da protagonista Euskadi Irratiko 'Faktoria' saioan, abuztuaren 7an, asteartearekin; izan ere, 9:30etik, Getariako ile-apaindegi batera joango da saioa, kontinenteetako hainbat ordezkarirekin egoteko, eta Maider Egues 'Elkano' filmaren komunikazio-arduradunarekin ete izango dira hizketan, gerora. 10:30etik, berirro hartuko dute gaia, Xabier Alberdi historialariarekin.
Lehenago, 9:00etan, Maddalen Marzolek eta Ines Garciak tendentziei buruz hitz egingo dute. Maddi Castrok ‘Blai’ren aurrerapena ekarriko du, 10:00ak jo aurretik, eta albistegiaren ostean, 10:00etatik, Zarautzera joango gara, hondartzara, toldo txikiak hizpide. Gorka Hermosak, horren ondoren, musikatzeko istorioak ekarriko dizkigu.
11:00etan, Edurne Pasaban izango da saioan, eta 11:30etik, ohi bezala, lehiaketa eta bermutaren txanda izango da.
Ez galdu, Euskadi Irratian, 'Faktoria' saioa.