Itxi

Abuztuak, 10

Desagertzear dauden hainbat objektu, eta apustu lokalak, ostiraleko 'Faktoria'n

Euskadi Irratia

Juanjo San Miguelekin eta Jaime Tapiarekin, mundu-mailako armen salmentaz hitz egingo du saioak, halaber.

Argazkia: EiTB.

Telefono-kabinak, bideo-dendak, herri edo hiri barruko gasolindegiak, oinetako-konpontzaileak… Zer dute horiek guztiek komunean? Bada, desagertzear daudela. Horietaz hitz egingo du, ostiralean, Euskadi Irratiko 'Faktoria' saioak, mundu-mailako armen salmentaren gaia hartu aurretik.

7:00etan eta 8:00etan, albistegi bana hasiko da; 8:30ean, aldiz, solasaldiaren txanda izango da: apustu lokalak hizpide, Jon Agirre Joku eta Apustuen Bizkaiko arduradunak eta Jose Antonio Martin RETAbeteko operazio-zuzendariak hartuko dute parte.

9:00etan, desagertzear dauden objektuen tartea hasiko da, eta gerora, 9:30 aldera, Juanjo San Miguel eta Jaime Tapia entzuteko aukera izango dugu; arma-salmentaz mintzatuko dira.

10:00etan, Maitane Ormazabal espazio-antolatzailea sartuko da saioan, eta, ondoren, Oihana Ilarramendi Urepel Jatetxekoa. Osho Festibalera eramango gaitu saioak gerora.

Xabier Larrazabalek Landaberriz hitz egingo du, eta 11:30etik aurrera Lehiaketa eta Bermuta egingo dituzte saioko taldekoek.