Itxi

Abuztuak, 14

Pablo Ibarren epaiketaren atariko auzi saioa, astearteko 'Faktoria'n

Euskadi Irratia

Influencer-ak, barku turistikoak eta oinetako kalanbreak ere izango ditugu mintzagai besteak beste.

Pablo Ibarren epaiketaren atariko auzi saioa landuko dute bihar Candido Ibarrekin Euskadi Irratiko 'Faktoria' saioan abuztuaren 14an. Halaber, solasaldian arituko dira Gaizka Aranguren eta Pilar Kalzada. Hori baino lehen, 7:00etan albistegia entzuteko aukera izango dugu, eguneko albiste guztien berri izateko.

9:00etatik aurrera, Maddalen Marzol eta Ines Garcia joeren inguruan arituko dira. Ondorengoak ere joerei oso lotuta daude, izan ere, influencer-ak izango ditugu gurean, tartean, Telmo Trenado, Julen Hernandez eta Laura Chamorro.

10:00ak jo aurretik, Ana Iruretagoienak 'Blai!' saioaren aurrerapena egingo digu. Ondoren, barku turistikoen inguruan mintzatuko da “Nastic de Plastic”eko Keta Sermero. Eta martitzenero legez, musikatzeko istorioak ekarriko dizkigu Gorka Hermosak.

11:00etan, Edurne Pasaban izango da gurean, eta gero, Jon Serrano podologoa oinetako kalanbreen inguruan. 11:30etik aurrera, lehiaketak eta bermutak emango diote amaiera saioari.

Goizean zehar, Wonderlustaren inguruan arituko da Esther Fernandez. Eta Goienerreko Santiago Ochoa de Eribe argindarraren garestitzeaz.

Entzun 'Faktoria', 7:00etatik 12:00etara, Euskadi Irratian!

https://twitter.com/chamorrolaura

Informazio gehiago (2)