Itxi

Candido Ibar

'Ez dira gauzak errazak izango'

Epaiketa atzeratzea defentsaren interesen aldekoa izango den arren, etsita mintzatu da Pablo Ibarren aita: 'Beste zazpi hilabete, barruan hainbeste urte egin ondoren?', esan du.

Your browser doesn’t support HTML5 audio

'Ondo ez', erantzun du Candido Ibarrek, bere seme Pabloren aurkako epaiketaren hasiera dataren atzerapena nola hartu duen galdetuta. Pablo Ibarren kontrako hirugarren eta azken epaiketa behin-betikoa luzea izango da. Kosta ahala kosta, gabonetako etena eragotzi nahi zuen defentsak, horrek epaimahaia baldintzatu egin zezakeelako eta euren interesen kontrakoa gertatu zitekeelako azkenerako. Horregaitik eskatu zuten joan den astean Ibarren defentsa abokatuek, prozesu azkarra agintzea. Epaimahaiko presidenteak, ordea, eskari hori onartu ez, eta epaiketaren hasiera otsailera arte atzeratzea erabaki du. 'Ez da bi edo hiru egun pasatzea. Beste zazpi hilabete, hainbeste urte barruan egonda!", mintzatu zaio Candido Ibar Faktoriari, etsita. 'Ez dira gauzak errazak izango', gaineratu du pilotari ohiak. Hala ere, aurrera segiko dutela agindu du eta ahaleginak egingo dituztela semea lehen bait lehen kartzelatik ateratzeko.

 

Audioak (1)

Informazio gehiago (2)