Itxi

Influencer-ak

Zer behar da influencer eredugarri bat izateko?

Telmo Trenado, Julen Hernandez eta Laura Chamorro influencer edo eduki sortzaileekin mintzatu gara. Influencer eredugarri bat izateko behar diren ezaugarriak kontatu dizkigute gaurko saioan.

Your browser doesn’t support HTML5 audio

Telmo Trenado, Julen Hernandez eta Laura Chamorro influencer edo eduki sortzaileak izan dira gaurko 'Faktoria'n. Influencer eredugarri bat nola izan azaldu digute. Lehenik, zein eduki mota sortu nahi den zehaztu behar da, izan ere, edukiak erabakitzen du zein sare sozial erabili. Facebook, instagram, YouTube, Twitter eta antzeko sare sozialen inguruan mintzatu dira. Zein erabili eta zertarako? Zein da beraiek gehien erabiltzen dutena?

Influencer izatearen lana erraza badirudi ere, horren  atzean zer dagoen azaldu digute. Espero gabe heldu zitzaien 'fama' euren etxeetara, kanala zabaldu eta edukiak sortu ahala, espero gabe egin zizkieten jarraitzaileek gora, orain arte.

Atzo, Alex Padillak influencer-en kontua laster bukatuko zela esan zuen, euren ustez, kontua arautu edo espezializatu egingo da, ez desagertu. Profil puruak geldituko direla uste dute.

Audioak (1)

Informazio gehiago (2)