Musika ikasketak
Musikaria izateko ikasketak Igor Arostegi eta Jokin San Joserekin
Euren ibilbideak ardatz, musika ikasketa arautua eta ez-arautuaren desberdintasunak azaldu dizkigute Igor Arostegi perkusionista tolosarrak eta Jokin San Jose trikitilari eta pandero irakasleak.
Your browser doesn’t support HTML5 audio
Musika ikasketa arautua eta ez-arautuaren desberdintasunak azaldu dizkigute Igor Arostegi perkusionista tolosarrak eta Jokin San Jose trikitilari eta pandero irakasleak. Musika ikasketa arautua gaztetatik kontserbatorioen bitartez arautzen dena da, ondoren ofizialki titulu bat lortzeko. Ez-arautua ostera, titulaziorik ematen ez duten ikasketak dira, musika pasioz gozatzeko ikasten dena.
Bi ikasketa mota hauek azaltzeko, musika munduan adituak diren bi gonbidatu izan ditugu gurean. Musika ez-arautuaren inguruan, Jokin San Jose trikitilari eta pandero irakaslea izan da. Kasu hauetan zailagoa izaten da titulurik ezean, trikitixa jotzen dakizula frogatzea. Jokinek gaikuntza hori lortzeko zein pausu jarraitu dituen azaldu dizkigu. Egun, esan bezala, trikitixa eta pandero irakasle dabil Algortan eta Laudion. Online ikastaroak ere ematen ditu, esaterako, Yuki Kojima japoniar musikaria bere irakaslea da, bere bideoen bitartez ikasi du trikitixa jotzen.
Igor Arostegik ostera musika arautuaren inguruan hitz egin digu. 8 urterekin hasi zen Tolosako musika eskolan. Ordutik, dagoen tokira heltzeko bidea azaldu digu. Euskadiko Gazte Orkestran ere aritu zen 18 urte zituela. Ekainaren bukaeran, EOSeko perkusionista izateko azterketa gainditu eta plaza lortu du. Bukatzeko, perkusionisten hainbat instrumentu nola jotzen dituen entzuteko aukera ere izan dugu.