Autokarabanen auzia
'Autokarabanekin elkarbizitza ez da ona, espazio asko hartzen dute'
Donostiako Berio auzoko bizilagunak kexa ugari dituzte azkenaldian autokarabana asko daudelako eta toki asko hartzen dutelako. Ondorioz elkarbizitza geroz eta zailagoa dela aitortzen dute.
Your browser doesn’t support HTML5 audio
Urte asko daramatza autokarabana eta bizilagunen auziak. Oraingoan kexa ugari Donostiako Berio auzotik datozte, bertan badagoelako autokarabanentzat aparkaleku bat baina gutxi batzuk bakarrik sartzen dira. Ondorioz, lekurik gabe gelditzen diren turista horiek inguruko aparkaleku publikoetan gelditzen dira.
Legeak dio autokarabana, furgoneta edo karabana batek ezin duela kanpin bizitza egin aparkaleku publiko batean bai ordea, lo egin. Azkenaldian asko dira lege hori betetzen ez duten turistak eta ondorioz eztabaida dago.
Donostiako kasuan kexa gehienak Donostiako Udalarentzako dira. Antza denez jakinaren gainean daude eta ez omen dute kontrolik egiten.
'Faktoria'tik Beriora joan gara egoera ikusteko. Gainera, Donostiako Udaleko zinegotzi den Jon Insaustirekin hitz egin dugu eta baita Sorbeltz karabanisten taldeko Javi Saizekin.