Itxi

Indiako uholdeak

Ander Lipusen deia Faktorian: "Laguntza behar dute Kerelan"

Indiako Kerala estatuan izandako uholdeek bertan harrapatu dute Ander Lipus aktorea. Ostegunean itzuliko da Euskal Herrira eta laguntza eskatu du hondamendia jasan dutenentzat.

Your browser doesn’t support HTML5 audio

Azken mendeko uholderik handienek 350 hildakotik gora utzi dituzte Indiako Kerala estatuan eta miloi bat lagunetik gora etxerik gabe. Bertan oporretan harrapatu du hondamendiak Ander Lipus aktorea. Faktoriari eskainitako elkarrizketan Lipusek kontatu du "jende askok dena galdu duela"  eta laguntza behar dutela Keralan. "Batez ere iraungitzen ez diren janariak, arropak eta garbitzeko tresnak" behar dituzte. Ostegunean itzuliko da Lipus Euskal Herria, eta bertatik laguntza bideratzen ahaleginduko da.

Audioak (1)