Kargatzen...
Itxi

Abuztuak 23

Estepan Aldamiz-Etxebarria 'Pintxopotea' atalean, osteguneko 'Faktoria'n

Euskadi Irratia

Horrez gain, Juan Mari Aburto Bilboko alkateari elkarrizketa egingo zaio albistegiaren ostean.

Goizean, albistegiaren ostean, Juan Mari Aburto Bilboko alkateari elkarrizketa egingo zaio. 09:00etan, Joseba Laka etorkizuna alda dezaketen teknologiez mintzatuko da. Ondoren, Eneko Ibarniak eta Julen Telleriak bidaietan gertatzen diren ezustekoen inguruko galdera bat jarriko dute mahai-gainean, gure bidaia bertan behera utz dezakegu?

Gero, musika hamabostaldia lehiaketa egingo dugu, eta egunero bezala, Ane Iruretagoienak 'Blai!' saioaren aurrerapena egingo digu 10:00ak jo aurretik.

10:00etan, soinuen munduan murgilduko gara Ana Goitia eta 'Zaratategia' atalarekin. Horrez gain, Eneko Calvo museo-gidaria ere izango dugu gurean. Maitane Subijanak eta Ulia auzo elkarteko kide batek EHUren udako ikastaroez arituko dira, auzo-bizitzaren inguruan bereziki.

11:00etan, 'Pintxopotea' atalean Estepan Aldamiz-Etxebarria kazetaria izango dugu gurekin. 11:30etik aurrera, lehiaketak eta bermutak emango diote amaiera saioari.

Entzun 'Faktoria', 07:00etatik 12:00etara, Euskadi Irratian!

Informazio gehiago (2)