Hegaluzearen kanpaina
'Ez dugu ezagutzen hegaluze kuota hain azkar agortu duen urterik'
Miren Garmendia, Gipuzkoako kofradietako federazioko idazkaria, Euskadi Irratiko 'Faktoria'n.
Your browser doesn’t support HTML5 audio
Aste honetan Kantauriko arrantzaleek harrapatutako hegaluzeak ikusiko ditugu, oraindik. Kanpaina pasa den ostegunean, abuztuaren 23an, amaitu zen, baina azken ontziak gaur-biharretan iritsiko dira euskal portuetara eta, beraz, euskal arrantzaleek arrantzatutako hegaluzea salgai izango da.
Espainiako Ministerioak aste honetan emango dituen behin betiko datuen zain, Gipuzkoako kofradietako federazioan ziurtzat jotzen dute, ezarrita dagoen 15.000 tonako kopurua gaindituko dutela. Aurreko urteetan bezala, %60a Bizkaia eta Gipuzkoako ontziek harrapatu dute eta Miren Garmendia, Gipuzkoako kofradietako idazkariaren arabera, argi dago azken urteetako kanpainarik onena dela.
"Berezia izan da aurtengo hegaluzearen kostera, urrirarte irauten du baina, aurten abuztua amaierarako agortu dute kuota", adierazi du Garmendiak. "Inoiz ezagutu gabekoa da, ez nik ez beste arrantzaleek" esan digu Gipuzkoako arrantzaleen idazkariak eta kuotara iritsi izanaren zergaitia azaltzen ere ez dakite: "litekeena da hegaluzeak jatekoa duen antxoa asko eta gertu topatu izana" eta horrek eragina izatea, harrapaketetan".
Hegaluzea gertuago harrapatzearekin, arrantzaleen gastuak murriztu dira. Batazbeste lau euro inguruan saldu dute enkanteetan, hegaluze-kiloa.