Txiki Muñoz Faktorian
'Autogobernuan gauden bezela geratzea inboluzio galanta da'
Estatus berriari buruzko negoziazioen harira, Txiki Muñozek dio Madrilek oztoporik ez jartzeko bidea egitekotan hobe dela oraingaoan geratzea eta hori "inboluzio galanta" jo du.
Your browser doesn’t support HTML5 audio
'Faktoria' saioan eskainitako elkarrizketan, EAJk eta EH Bilduk autogobernu lan taldean adostutako oinarriez mintzatu da Adolfo "Txiki" Muñoz ELAko idazkari nagusia, eta azpimarratu du, bi alderdiak ez direla irakurketa berbera egiten ari. Bestetik, oharra egin du: "bidea egin nahi badute Madrilek oztoporik ez jartzeko hobe da gauden bezela geratzea, eta hori inboluzio galanta da".
Langabeziak abuztuan izan duen gorakadaz galdetuta, estatistikek erakusten ez duten "miseria laborala" azpimarratu du Muñozek, eta egoera horretan "patronalak nahi duenari bide ematea" leporatu dio Urkulluren Jaurlaritzari. Testuinguru horretan, elkarrizketa soziala arautzeko Jaurlaritza prestatzen ari den dekretua "antidemokratikotzat" jo du, ez duelako sindikatuen ordezkaritza aintzat hartzen, eta munduan bezela, "gurean ere martxan den iraultza konserbadorearen protagonista edo bozeramalea Urkullu lehendakaria dela" erantsi du.
ELAko idazkari nagusiaren esanetan, Jaurlaritza gero eta intoleranteagoa da kritiko direnekin, eta salatu du "inposiblea" dela "lehendakariarekin harreman normala izatea. Hiru aldiz eskatu diogu bilera eta ez du nahi izan".
Azkenik, 2019ko maiatzean ELAko gidaritza utziko duela eta, erreleboa zaintzen ari direla esan du Muñozek, eta ELAren egungo ildoa sindikatuarena dela eta ez pertsonala.