BIDAIAK
'Dena planifikatuta edukitzeak ziurtatasuna ematen dizu bidaiatzerakoan'
Oiartza Pampliega eta Marko Ganuza munduan barrena ibiltzen dira furgoneta hartuta. Furgobidaiak.eus ataria kudeatzen dute, eta gainera, astean ordutebeteko irratsaio bat ere badute.
Your browser doesn’t support HTML5 audio
Oiartza Pampliegak eta Marko Ganuzak bidaiatzea maite dute; hori bai, furgonetaz. Egindako bidaiez hitz egiteko 'Radio Viajera'n astean ordubeteko irratsaioa egiten dute, eta furgobidaiak.eus webgunean ere euren esperientzien berri ematen dute. Horretaz aritu dira 'Faktoria'n.
Furgonetan bidaiatzen dute "tarteka" euren semearekin. Hala ere, ia asteburu, zubi eta jaiegun guztiak aprobetxatzen dituzte mundua ezaguteko. Furgoneta handi bat daukate, ohe elektriko, ur bero eta dutxarekin.
Baina bidaia planifikatuta ematen al dute? "Dena planifikatuta edukitzeak ziurtasuna ematen dizu bidaiatzerako orduan". Bidaia bat egiterakoan gutxieneko bat planifikatu behar dela esan dute: nora joan eta non lo egingo duzun, esaterako.
Furgobidaiak.eus atarian, gastronomiaren, lekuen, planen eta aparkalekuen inguruko informazioak aurki daitezke, besteak beste. Edozein lekutan "beti txokoren bat" aurki daitekeela baieztatu dute biek. Hala ere, aparkatzeko herrialdearen arabera kontuz ibili behar dela aurreratu dute.
Furgonetarekin bisita daitekeen herrialde onena Grezia dela aitortu dute masifikaziorik ez dagoelako eta furgonetaz lasai ibil zaitezkeelako: "furgoneteroen ametsa da".