OSTEGUNEAN
Lide Amilibia eta Roberto Perez, asteazkeneko 'Faktoria'n
EITB.EUS
Jon Mikel Miranda saxofonistaren zuzeneko emanaldia izango dugu estudioan. 'Pintxopotea' tartean, berriz, Loli Astoreka aktorea elkarrizketatzeko aukera izango dugu.
Goizeko 07:00etan Oihane Yustos izango dugu mikrofonoen parean ‘Faktoria’ albistegiari hasiera emateko. 08:00etan 2018-2019 ikasturteak Nafarroan izango dituen berritasunei buruz galdetuko dio Roberto Perez Foru Gobernuko Hezkuntza arloko zuzendariari.
Immigrazioari buruzko Estatuko lurralde arteko biltzarrean hartu eta biharamunean, Lide Amilibia, Eusko Jaurlaritzako Gizarte Politiketako sailburuordea elkarrizketatuko dute ‘Faktoria’n 08:30etatik aurrera.
09:00etan Gorka Otaegik hartuko du lekukoa eta Joseba Laka izango da protagonista etorkizuna alda dezaketen teknologien inguruan hitz egingo baitu.
Estatu Batuetako Independentzia Gerran euskaldunek egin zuten ekarpena aztertuko dute, eta horretarako Ontzi Museoan jarritako erakusketan sartuko gara. Maddi Castrok, egunero bezala, ‘Blai!’ irratsaioaren aurrerapena egingo du.
Nagore Eluk biokimikaz hitz egingo du eta Jon Mikel Miranda saxofonistaren emanaldia izango dugu estudioan, 10:30ak aldera.
Ostegunero bezala, ‘Pintxopotea’ atalean aurpegi ezagun bat elkarrizketatuko dugu eta oraingoan Loli Astorekari tokatu zaio. Jon eta Maixux entzuleek elkar ezagutuko dute.
Saioa amaitzeko, lehiaketa eta ‘bermuta’ izango ditugu.
Goizeko 07:00etatik eguerdiko 12:00ak arte, ‘Faktoria’ Euskadi Irratian eta eitb.eus-en.