Ikasturte hasiera
'Azken urteetan hiru puntu egin dute gora Nafarroan euskarazko ereduek'
Nafarroan ikasturtea hasi den egunean, 'Faktoria'n izan dugu Roberto Perez, Nafarroako hezkuntza zuzendaria. Ia 100.000 ikasle ariko dira 2018/2019 ikasturtean.
Your browser doesn’t support HTML5 audio
Ikasleei dagokionez, Nafarroako ikastetxeetan gorako joera ari dira sumatzen, ikasturte honetan 214 ikasle gehiago izango dira. Horietatik %26,7k ikasiko du euskarazko B edo D ereduetan baina kopuru hori haur txikienen artean "gora egiten ari" dela nabarmendu du Roberto Perezek 'Faktoria'n. “Azken urteetan 3 puntu egin dute gora euskarazko ereduak, %29 edo %30eraino”.
Perezek nabarmendu du Gobernuaren eta sindikatuen artean erdietsitako akordioaren ondoren hobekuntzak izan dira. “136 irakasle gehiago kontratatu dira jada aurten. Ordezkapenak iaz hasi ziren arinago egiten, horretarako prozesua hobetu eta informatizatu dugu. Asko eskertu dute ikastetxeetan”. Haur eta lehen hezkuntzako irakasleek bi klase ordu gutxiago izatea jaso da akordioan, neurri horrek hezkuntza kalitatean hobera eragingo duela ziur da Nafarroako hezkuntza zuzendaria.