Itxi

OSTIRALEAN

Maider Unda, Abel Barriola eta Markel Alberdi, ostiraleko 'Faktoria'n

EITB.EUS

Eliteko kiroletik bizimodu arrunterako jauzia nolakoa izan den kontatuko digute hiru kirolariek. Bestalde, Oier Aranzabalek "Margolaria" filma aurkeztuko du.

Maider Unda

Ostiralekoa izango da udako ‘Faktoria’ren azken saioa. 07:00etan hasiko da albistegia Oihane Yustosen gidaritzapean. 08:00ak aldera Bermeora joko dugu. Irailaren 7an festak hasiko dira. Duela bost urte herri erdiguneko hainbat eraikin kiskalita utzi zituen sute batek. Bosgarren urteurrenean udaletxe eraberritutik botako dute festei hasiera emango dien suziria.

08:30etan Galder del Campo eta Iñigo Cabiecesek aktualitateak utzitako lanak jorratuko dituzte.

09:00etan Gorka Otaegiren txanda izango da. Eliteko kiroletik bizimodu arrunterako jauzia nolakoa izan den kontatuko digute Maider Undak, Abel Barriolak eta Markel Alberdik. Uxue Otxoa kirol-psikologoaren hitzak ere entzungo ditugu.

Leonard Martin proiektua izango da gurean. Maddi Castrok 12:00etan hasiko den ‘Blai!’ irratsaioaren aurrerapena egingo du.

Ylenia Benitok “Hondarribia, ñabarduren hiria” liburua aurkeztuko du. Ostiralero bezala, Maitane Ormazabalek espazioak antolatzen irakatsiko digu.

Apustu historikoetan murgilduko gara Jose Antonio Aspiazurekin 10:30ak aldera. Ondoren, zinera egingo dugu salto Oier Aranzabalekin bera baita “Margolaria” filmaren zine-zuzendaria.

Saioari amaiera emateko, ‘uda itxela’, lehiaketa eta ‘bermuta’ izango ditugu.

Udako azken ‘Faktoria’, goizeko 07:00etatik eguerdiko 12:00etara Euskadi Irratian eta eitb.eus-en.

Informazio gehiago (2)