ZINEMA
'Ohore bat da lehenengo lana Zinemaldian aurkeztea'
Oier Aranzabal zuzendariaren "Margolaria" pelikulak Zinemaldiko Irizar sarietan lehiatzeko aukera izango du.
Your browser doesn’t support HTML5 audio
Oier Aranzabalek zuzendari bezala egin duen lehenengo filma da "Margolaria" eta Zinemaldiko Irizar sarietan lehiatzeko aukera izango du. Urduri dagoela aitortu du, "bi urteko lana dago atzean, eta orain da konpartitzeko garaia".
"Egin dugunarekin gustura gaude. Hasieran planteatu genuena lortu dugu". Argi zeukaten Mikel Urdangarinen dokumentala ez zutela egin nahi. Baizik eta berak proiektatzen duena pantailaratu nahi zuten. Bost puntu jorratu dituzte: erabakia, arrakasta, bakardade gordina, harremana eta sorkuntzaren alkimia. Helburu hori lortu dutela baieztatu du Aranzabalek.
Bidaia ardatz du pelikula honek. Mikelek eginiko bidaian hainbat pertsona ezagutu dituzte, eta horiek abeslariarekin gauza asko dituztela "amankomunean". Bidaia hori leku ezberdinetan grabatu dute: Euskal Herrian, Argentinan, Londresen, Eskozian eta Okinawan. Hala ere, Argentinako irudirik ez dela agertzen gaineratu du filmaren zuzendariak.
Bakardadea oso presente dagoela esan du dokumental osoan zehar.
Zinemaldian egun ezberdinetan ikusteko aukera egongo da "Margolaria" filma. Horretaz gain, martxorako aurreikusten dute estreinaldia Euskal Herriko hiriburuetan, Bartzelonan eta Madrilen.