Kontxa batelerentzat
'Bosgarren Kontxa atera dugu jarraian, ba oihartzuna izan dezala!'
Pasaiako batelerek etxera eraman dute, Kontxako 5. bandera. Nahikari Otermin, Pasaiako alkate-ordea, elkarrizketatu dugu, horren harira.
Your browser doesn’t support HTML5 audio
Pasaiako batelerek etxera eraman dute, Kontxako 5. bandera. Bost txapelketak eta bostak jarraian, 'parranda, festa eta jai giroa nabaria izan da. Jendea oso pozik dago' esan digu Nahikari Oterminek, Pasaiako alkateordeak.
"Indurainek bosgarren tourra jarraian atera zuenean komunikabide guztietan oihartzun zabala izan zuen, guk ere bosgarren Kontxa eraman dugu jarraian, ba oihartzuna ere izan dezala!".