Itxi

FUTBOLA

'Leganesen aurkako partidan ez zidan lotsarik eman gola ospatzeak'

Aurtengo denboraldian iritsi da Asier Gartitano Leganesetik Realera taldea zuzentzera. Bergararrarekin bere kirol ibilbidea errepasatu du 'Faktoria'k.

Your browser doesn’t support HTML5 audio

Madril utzi berri du Asier Garitanok. Leganesen historia egin ostean, Donostiara iritsi da Reala entrenatzera: "Leganesen ez nuela jarraituko esan nuen, gero lana izango nuen jakin gabe".

Futbol munduan sartu aurretik, pilotari trebea zen Asier Garitano. Hala adierazi du, behintzat, Jokin Etxaniz pilotari ohiak. Elkarrekin aritzen ziren esku pilotan Bergaran eta biek argi dute nahiago zutela elkarrekin jokatu, elkarren aurka aritzea baino. Lezamatik deitu ziotenean, entrenamendu gehiago jarri zizkioten astean zehar, eta ondorioz, pixkanaka pilota utzi zuen.

Madrilen lagun mordoa utzi dituela esan du, "Leganes herri handi bat da". Madrildarrek egindako harreraren inguruan galdetu dio Manu Etxezortuk eta entrenatzaileak adierazi duenez, "inork ez dit aurpegi arrarorik jarri Madrilen euskalduna izateagatik. Euskaldunak estimatzen dituztela ikusi dut".

Ligako bigarren partida, oso berezia izan zen Garitanorentzat. Hainbeste urtez, bere etxea izan zen futbol zelaian kanpoko taldearekin jokatu baitzuen. Hala ere, "Leganesen aurkako partidan ez zidan lotsarik eman gola ospatzeak" aitortu du.

Audioak (1)

Informazio gehiago (2)