Itxi

ZIENTZIA

'Zelula epitelialak deskribatzen duen forma dela aurkitu dute'

Jone Uria matematikaria BCAMen ari da doktoretza ondorengoa egiten eta matematika neuozientzia alorrean aplikatzen du. Eskutoideak zer diren azaldu du 'Faktoria'n.

Your browser doesn’t support HTML5 audio

Uda honetan, Granadako Unibertsitatean, zelula epitelialen forma deskribatzen duen forma aurkitu dute: eskutoidea. Jone Uria bertsolaria izateaz gain, matematikaria da eta BCAMen ari da doktoretza ondorengoa egiten eta eskutoideak zer diren azaldu du 'Faktoria'n.

Eskutoideak "zelula epitelialak deskribatzen duen forma dela deskribatu dute", adierazi du Uriak. Hiru dimentsiotakoak dira eta 'Lego'ko figurak izango balira bezala daude bata bestearekin lotuta. Aztertzeko bi dimentsiotakoak baino zailagoak dira.

Prisma forman elkartuta zeudela uste zen. Goian eta behean geratzen ziren zelulen diagramak hasi ziren aztertzen eta diagrama ezberdinak zituztela ikusi zuten. Hori, ordea, ez zen posible zelulen forma prisma erakoa bazen. Forma irregularretan daude elkarri itsatsita, eta barruan ere puntak izan ditzakete.

Eskutoide izena Luis Escudero zientzialariagatik jarri zioten. Hala ere, ingelesek esan zuen kakalardoengatik jarri ziotela izen hori eta latinetik zetorrela argudiatu zuten.

Audioak (1)

Informazio gehiago (2)