Itxi

ASTEAZKENEAN

Martin Aranburu, PDeCATeko eduki arduraduna, 'Faktoria'n

EITB.EUS

Espainiako Vuelta Bizkaian sartzen den egun berean 80eko hamarkadan Vuelta horretan protagonista izan zen Marino Lejarreta ere izango da gurekin, besteak beste.

Goizeko 07:00etan hasiko da ‘Faktoria’ albistegia Maite Artolaren eskutik. 07:45 aldera, Eli Garmendia kolaboratzailea izango da gurean Sinadura atalari ahotsa jartzeko.

08:00etan, Diada eguna errepasatuko dugu Oihane Perez, Martin Aranburu (PDeCATeko eduki arduraduna) eta Mikel Rotaetxe elkarrizketatuko ditugu.

Eguneko gaien inguruan hitz egingo dugu Amaia Espinosa, Laura Mintegi eta Iker Riojarekin. 09:30ak aldera ordutegi aldaketaz mintzatuko gara Aranzadiko Lurdes Herrastirekin.

10:00etatik aurrera Manu Etxezortuk gidatuko du ‘Faktoria Magazina’. Espainiako Vuelta Bizkaian sartzen den egun berean 80eko hamarkadan Vuelta horretan protagonista izan zen Marino Lejarreta izango da gurekin.

Egunerokotasunaren beste aldea erakutsiko dugu albiste xelebreenak kontatuz eta Jokin Aldazabal eta Xenki Berho zaborrik gabeko munduaz arituko dira.

11:00ak Iñaki Berastegik kirolak ekarriko dizkigu eta Arts&Scienceko Maysha izango dugu gonbidatu. 11:30ak aldera, Fakun Aznarez eta Maria Torrellas kazetariek “Cubanas, mujeres de la revolución” dokumentala aurkeztuko dute gurean.

Gure Esku Dago Espainiako Vueltan ere izango da eta horretaz arituko da Amets Txurruka. Amaia Artetxe Durangoko Geu Be ekimenean izango da eta Jose Alfaro, ekimeneko koordinatzailea, elkarrizketatuko du.

Saioaren amaiera aldera, munduko musikak ekarriko ditu Agus Barandiaranek. Eta ohi bezala, lehiaketa eta ‘bermuta’rekin amaituko dugu Saioa.

Ez ezazu galdu! Goizeko 07:00etatik 13:00era bitartean, ‘Faktoria’ Euskadi Irratian eta eitb.eus-en.

Informazio gehiago (2)