MARTIN ARANBURU
'Elkarrizketa prozesu bati buruzko galdeketak desblokea dezake egoera'
EUSKADI IRRATIA | EITB.EUS
Generalitateak eta Espainiako Gobernuak elkarrizketa prozesua abiatzeari buruzko galdeketa egiteak aska dezakeela korapiloa esan du Martin Aranburu PDeCATeko eduki arduradunak.
Your browser doesn’t support HTML5 audio
Martin Aranburu PDeCATeko eduki arduraduna elkarrizketatu du 'Faktoria'k Diadaren biharamunean. Esan duenez, Espainiako Gobernuak elkarrizketa prozesua abiatzeari buruzko galdeketa egiteak "aska dezake korapiloa".
Aranburuk azaldu du zertan diren alderdi independentisten artean jarraitu beharreko estrategiaren inguruko desadostasunak. ERC eta PDeCATeko sektore posibilistenek aukera ikusten dute Espainiako Gobernuarekin erreferendum bat adosteko.
Aldiz, Puigdemont, JxCat eta CUP direla horretarako aukerarik ez dagoela uste dutenak eta aldebakarreko bidea jarraitu behar dela adierazi du.